Gaztetatik musikazale, Iñar Sastrek piano eta inprobisazio ikasketak burutuko ditu Musikenen eta Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse de Paris-en. Era berean, musika klasikoko ikasketak, jazz piano ikasketekin osatuko ditu parisko Ravel Kontserbatorioan.

Pianista eta bateria-jotzaile gisa musika mota ezberdin hainbat jorratu ditu. Musika klasikoa, jazz-a eta herri musika oinarri izanda, bere lana batez ere musika beste disziplina artistiko batzuekin uztartzean sustraitu da, batez ere arte bisual eta eszenikoekin.

Pianista sortzaile modura lau diska kaleratu ditu eta hainbat konposizio estreinatu izan dizkiote.

 

Inprobisazioarekiko duen erakarpenak, "Jusqu'au bout de l'impro" (France Musique) saioan parte hartzera, Francis Poulencen inguruko mahai-inguru internazionalean inprobisatzera, "Punto de Vista" zine festibaleko sari banaketan jotzera eta "Sarasastre" emanaldia egitera, Sarasate beraren pianoa joaz, eramango du.

 

Parisen, sarri pelikula mutuak musikatuko ditu "Cinémathèque Française", "Fondation Pathé" edo eta "Cinéma le Balzac bezelako zinemetan".

CARNEGIE HALL, NEW YORK


Musikari gisa, "Sin título en Colores", "N.A.N.", "Oinazez", "El show del espectador" , "Esku Harriak" espektakuluetan parte hartu du eta Ertza, Laboa Katedra, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra, Alurr dantza taldea, MugMus laborategia eta Kukai dantza taldearekin harremana mantenduko du.

Dokumental, laburmetrai eta luzemetraiei (Euskara Munduan; Richard Oribe, al otro lado de las medallas; Egun batez 25) eta dantza espektakuluei (Adiós a los que os habéis ido, N.A.N, Atalak XVIII,  Madhifathinka, El Show del espectador) musika jarriko die. Era berean, telebistarako "Bat to rio" eta "Bat to Pyeongchang" saioetako musikak ere konposatuko ditu.

Akordeoi Orkestra eta Saxofoi ensemblerako eginiko moldaketak europan zehar jo izan dira, esaterako, Parisko Philarmonie 2an. Bilboko Udal Txistulari Bandarentzat ere moldaketak burutuko ditu.

Elkar disketxearekin sinatutako kontratu bati esker bere abestiak telesailetan erabiliko dira. Proiektu pedagogikoetarako ere musika sortu eta produzituko du. Laboa Katedraren "Doinua hitz, hitza doinu" lehiaketan lehen saria irabaziko du.